Ekonomia -
Lan Eskaintza Publikoa
Ia mila hautagai, Bizkaiko Aldundiko 95 lanpostu betetzeko
60 suhiltzaile-gidari eta Administrazio Orokorrerako 35 teknikari behar dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Mila lagun inguruk parte hartu dute gaur Bizkaiko Foru Aldundiak 95 lanpostu betetzeko BECen (Barakaldo) antolatutako Lan Eskaintza Publikoaren lehen azterketan. Alde batetik, 60 suhiltzaile-gidari behar dituzte; beste alde batetik, berriz, Administrazio Orokorrerako 35 teknikari.
Lan taldea indartzeaz gain, Administrazio Orokorrean dauden hutsuneak bete nahi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak deialdi honi esker.
Aurkeztu diren 1.000 hautagaietatik 200 Administrazio Orokorreko teknilarien sailera aurkeztu dira, eta lehen azterketa honek bost ordu iraun ditu. Bestalde, suhiltzaile-gidari izateko hautagaiek (700 inguru) bi orduko proba egin dute.
Unai Rementeria ahaldun nagusia BECen izan da gaur goizean, eta eskaintza honen xedea "Bizkaiko Foru Aldundiko lanpostu publikoak sendotzea dela" adierazi du.