Ekonomia -
Eta orain, zer? Gobernuaren hurrengo urratsak lan erreforman
Sindikatuekin eta patronalarekin negoziazioak porrot egin eta gero, Gobernua CiUre, EAJren eta CCren babesa lortzen saiatuko da.
Erredakzioa
Gobernuak amaitutzat eman ditu gaur lan erreforma adosteko saiakerak, patronalarekin eta sindikatuekin egindako azken bilerak porrot egin baitu. Horrenbestez, Exekutiboak dekretu bidez inposatuko du hilaren 16an.
Bilerak 10 ordu baino gehiago iraun badu ere, aldeek ez dute akordioa lortu, eta Exekutiboak itxi egin ditu jada negoziazioak, adostasuna ezinezkoa dela uste baitu.
Orian, Gobernuak txosten batean bilduko ditu bere proposamen nagusiak eta aldeei igorriko die bihar eguerdian.
Exekutiboa talde parlamentarioen babesa bilatzen saiatuko da, Kongresuan onartu ahal izateko.
CiUren, EAJren eta CCren babesa nahi du.
Atzo, Gobernuak eta Talde Sozialistak iragarri zuten batik bat CiUrekin, EAJrekin, CCrekin saiatuko direla proiektua adosten. ERCrekin ere egingo dituzte ahaleginak, baina zailago izango dute.
Erreforma dekretu bidez onartu nahi dute, lege proiektu bidez egingo balute oposizioak aldaketak gaineratu ahal izango bailituzke.
PPri dagokionez, Zapaterok azaldu du Mariano Rajoy informatuko duela, baina lehenik eta bahin gainerako taldeekin erreforma adosten saiatuko dira.
Azken bileretan sindikatuekin akordioa lortu gabe erreforma onartu nahi ez duten alderdi ezkertiarrak (IU, ICV eta BNG) alboratu dituzte.
Nolanahi ere, Gobernuak ez du jaso oraindik inoren baiezkoa erreforma aurrera atera ahal izateko.