Ekonomia -

Erreforma fiskala

Aberatsenei zergak igotzearen alde agertu da Patxi Lopez

Hori beraien "sakrifizio kuota" dela uste du lehendakariak eta aldi berean, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aurrezki plan antzeko bat abiatzea eskatu die aldundiei eta udalei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisiarekiko beraien "sakrifizio kuota" denez, aberatsenei zergak igotzearen alde agertu da Patxi Lopez lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako antzeko murrizketa plan bat martxan jartzea eskatu die aldundiei eta udalei.

Bilbon izandako enpresarien topaketa batean, lehendakariak argi utzi du "lanik gabe geratu diren" enpresa pribatuetako langileek jada beraien sakrifizioa egin dute, funtzionarioek soldata jaitsierarekin beraiena egingo dute orain eta ondoren, "bidezkoa" da gehiago kobratzen dutenen txanda izatea.

"Hezkuntza, osasun, gizarte laguntza, tren eta errepide onenak nahi baldin baditugu, ordaindu ahal izateko hazkunde ekonomikoa eta zergak behar ditugu. Ez dago beste aukerarik", azpimarratu du. % 30eko presio fiskala du Euskadik "eta % 40- 48 artekoa duten herrialdeekin alderatu nahi dugu Euskadi", gaineratu du.

Exekutibo autonomoak "fiskalitatean eskuduntzarik ez" duela gogorarazi du lehendakariak, baina "hemen zein Madrilen erreforma fiskalaren buru izateko prest" dagoela agertu du.

Aurrezki publikoaren plana

Bere mintzaldian, Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzak bultzatutako antzeko murrizketa plan bat martxan jartzea eskatu die hiru aldundiei eta udalei. Nahiz eta Euskadi den "zorpetxe baxuena" duen erkidegoa.

Lehendakariaren aburuz, 150 milioi euro aurreztea aurreikusten duen plan hori, "herriaren etorkizuna" bermatzeko "guztiz beharrezkoa" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea