Ekonomia -
Elkarrizketa ETB2n
Aberatsenei zergak igotzea sinplista dela uste du Bilbaok
Bizkaiko Ahaldun Nagusia Urkullurekin bat dator eta "fiskalitatea zeozer oso serio" denez, "egoeratik onik ateratzeko neurririk hartu behar ez direla" iritzi du.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Iñigo Urkullu EAJko presidentearen iritziarekin "ehunekoan ehunean" bat datorrela baieztatu du. Aberatsenei zergak igotzea "sinplista eta demagokikoa" zela esan zuen atzo Urkulluk eta neurri hori errefusatu zuen.
Xabier Agirre Arabako Ahaldun Nagusiak urtean 150.000 eurotik gorakoei zergak igotzea aztertzen dauden berri eman zuen atzo eta ETBri eskainitako elkarrizketan, Bilbaok bere iritzia plazaratu du.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak "fiskalitatea zeozer oso serioa" denez, "egoeratik onik ateratzeko neurririk hartu behar ez direla" iritzi du.
Maiatzaren amaieran hiru ahaldunek, lehendakariak eta Eudeleko presidenteak izandako bilerari dagokionez, Lopezen jarrera kritikatu du Bilbaok. Defizit publikoa murrizteko neurriak proposatu zituzten orduan eta lehendakariak "oraindik ez die gainontzeko egitasmoei erantzunik eman".
Azkenik, Bilbaok bere soldata nabarmen jaitsiko duela baieztatu du eta Bizkaiko Aldundiako kargu publikoen soldatak bi urte izoztuta daramatzatela zehaztu du.