Ekonomia -

Murrizketa

Funtzionarien soldaten murrizketa onartu du Nafarroako Gobernuak

Dagoeneko Nafarroako Parlamentura bidali du eta ekainean bertan jarri nahi dute martxan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Funtzionarien soldaten batezbesteko % 5eko eta Gobernuko kideen % 15eko murrizketa neurriak indarrean jartzeko lege proposamen onartu du gaur Nafarroako Gobernuak. Era berean, enpresa publikoei eragingo dieten murrizketak onartu ditu.

Dagoeneko Gobernuak Nafarroako Parlamentura bidali du proiektua eta ekainean bertan jarri nahi dute martxan, Javier Cabellero Gobernuko presidenteordeak prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Murrizketa hauekin aurrezten den diru guztia defizita murrizteko izango da.

Caballerok elkartasuna adierazi die funtzionariei, soldatak murrizketak direla eta. Dena den, krisi egoeran ahalegina egin behar dela deritzo Caballerok; ildo horretan, biharko greba egiteko arrazoirik ez dagoela esan du.

Dagoeneko Nafarroako Parlamentura bidali du eta ekainean bertan jarri nahi dute martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea