Ekonomia -

Elkarrizketa ETB2n

Oyarzabal: 'Demagogia hutsa da aberatsenei zergak igotzea'

Euskadiko PPko idazkari nagusiaren ustez, "adar jotzea da" ezker abertzaleak "bildots-larrua jartzea udaletxeetan sartzen saiatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberatsenei zergak igotzea "demagogia hutsa dela eta ez duela ezer konpontzen" esan du Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkaria nagusiak.

ETBri eskainitako elkarrizketan, "arazoa fiskala ez dela" zehaztu du Oyarzabalek eta "lanpostuak sortzeko produkzioa sektorea sustatu behar dela" azpimarratu du.

Euskadiko PPko idazkaria nagusia horrela mintzatu da Espainiako eta Euskadiko Gobernuek krisiari aurre egiteko hartutako murrizketa neurrien inguruan.

Horrez gain, Oyarzabalek esan du krisia gainditzeko "gauza asko egin daitezkeela, besteak beste, erakunde publikoak murriztea. Izan ere, herrialde honek ezin du milaka langile dituzten laurehun enpresa publiko mantendu".

Ezker abertzalea

Ezker abertzalea hurrengo udal hauteskundeetara aurkezteko asmoari buruz, "udaletxeetan sartzen saiatzeko bildots-larrua jartzeagatik ezin digute berriz iruzur egin. Adar jotzea da", iritzi du Euskadiko PPko idazkaria nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea