Ekonomia -

2016ko datuak

Etxebizitzen salerosketa igo egin da EAEn, baina jaitsi Nafarroan

Errioxarekin batera, Estatuan salerosketa jaitsi den erkidego bakarra da Nafarroakoa.

Bigarren eskuko etxebizitzak dira salduenak. EiTB
Bigarren eskuko etxebizitzak dira salduenak. EiTB
Bigarren eskuko etxebizitzak dira salduenak. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko ekainean, eta maiatzarekin alderatuta, % 14,9 igo da etxebizitzen salerosketa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baina jaitsi egin da ( %12,7)  Nafarroan.

INE Espainiako Estatistika Institutuak finken eskualdaketen inguruko datuak jakinarazi ditu gaur.

2015eko hilabete berarekin alderatuta, joera bera ikusten da. Alegia, EAEn % 5,6 igo ziren salerosketak (6.371 finka), eta Nafarroan, % 6,4 jaitsi (2.440).

Finka horietatik, gehienak hirikoak eta libreak ziren.

Bigarren eskuko etxebizitzak dira salduenak, bai EAEn zein Nafarroan. Guztira, 1.479 etxebizitza 'zahar' salerosi ziren; etxebizitza berriak, aldiz, 326.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak