Ekonomia -
Defizitaren aurkako plana
Lehendakaria, Aldundia eta Eudel astelehenean bilduko dira
Espainiako Gobernuak iragarritako neurri ekonomikoak aztertuko dituzte, eta defizitaren aurkako planak Euskadin izan dezakeen eraginaz hitz egingo dute.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiak eta Eudeleko presidentea astelehenean bilduko dira Espainiako Gobernuak iragarritako neurri ekonomikoak aztertzeko, eta defizitaren aurkako planak Euskadin izan dezakeen eraginaz hitz egiteko.
Bilera Gasteizen egingo dute, Lehendakaritzako egoitzan.
Patxi Lopez lehendakaria, Jose Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirre ahaldun nagusiak eta Jokin Bildarratz Eudeleko presidentea joango dira asteleheneko bilerara.
Bildarratzen esanetan, EAEko Udalek "aspaldi estutu zuten gerrikoa" eta hartu beharreko neurriak erabaki zituzten. Euskal erakundeek sistema berezia dutela nabarmendu du, eta "bide propioa" egitearen alde agertu da Bildarratz.
Azken bi urteotan EAEko Udalek 500 milioi euro bueltatu behar izan dituztela esan du Eudeleko presidenteak.
Krisiari aurre egiteko neurri gehiago hartu beharko direla ez du ukatu, baina, beti ere euskal finantza sistemaren baitan eta euskal erakundeen egoera zein den kontuan harturik.