Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Sindikatuek auzitegira joko dute, soldata murrizketaren aurka

CCOO, UGT eta CSI-CSIF sindikatuek jakitera eman dutenez, errekurtsoa aurkeztuko dute Espainiako Gobernuak funtzionarien soldatak murrizteko hartu duen erabakiaren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Funtzio Publikoko sindikatuek, UGTk, CCOOk eta CSI-CSIFk, auzitegira joko dute, Espainiako Gobernuak funtzionarien soldatak murrizteko onartu nahi duen Lege Dekretuaren aurka.

Aipatu sindikatuetako ordezkariek agerraldi batean azaldu dutenez, Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarri zuen neurriak Funtzio Publikoko 2010-2012 Hitzarmen Kolektiboan adostutako urratzen du, baita Estatuko aurrekontu orokorretako lehen kapitulua, sektore publikoari eta honen lan-erregimenari aipamen egiten diona.

UGTk zenbait juristaren laguntzarekin aztertu du Gobernuak indarrean jarri nahi duen neurria eta errekurtsoa jartzeko "arrazoi nahikoa" dagoela ondorioztatu dute. Areago, soldata murrizketa hori "Konstituzioaren kontrakoa" ere izan daitekeela uste dute, atzeraeraginezko izaera duelako eta hori ordenamendu juridikoan aintzat hartzen ez delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea