Ekonomia -
Kontzertu Ekonomikoa
Errioxako Parlamentuak blindajearen kontrako helegitea jarri du
Konstituzionalean jarritako salaketaren arabera, arauak Espainiako nazioaren batasun printzipioa hausten du, diskriminazioa eragiten du eta ez dagokien erakundeei legeak egiteko aukera ematen die.
Erredakzioa
Errioxako Parlamentuak Euskal Kontzertu Ekonomikoaren kontrako helegitea jarri du Madrilgo Auzitegi Konstituzionalean, bigarrena Errioxako Gobernuak apirilean aurkeztutakoaren atzetik.
Helegitean salatu dutenez, arauak Espainiako nazioaren batasun printzipioa hausten du, diskriminazioa eragiten du eta ez dagokien erakundeei legeak egiteko aukera ematen die.
Errioxako Parlamentuaren arabera, 1/2010 Legeak justizia konstituzionalaren muina eta Auzitegi Konstituzionalaren funtzioak urratzen ditu. Hori horrela, legearen inkonstituzionaltasuna eta aginduak bertan behera uztea eskatu du.
Helegitea jarrita, Errioxako Parlamentuaren osokoak popularren, sozialisten eta Talde Mixtoaren (Partido Riojano) gehiengo absolutuarekin onartutako akordioa bete dute.