Ekonomia -

ISUNA ESPAINIARI

Espainiak ez zituen neurri egokiak hartu defizit ekonomikoa murrizteko

EBko komisarioek hori baieztatu ondoren, kasurik txarrenean, 2.200 milioi euroko isuna ezarri liezaiokete Espainiari.

Pierre Moscovici, gai ekonomikoetarako komisarioa EFE
Pierre Moscovici, gai ekonomikoetarako komisarioa EFE
Pierre Moscovici, gai ekonomikoetarako komisarioa EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordearen arabera, “Espainiak ez zituen neurri egokiak hartu defizita murrizteko”, eta, beraz, Europar Batasunak Espainiari isuna ezartzeko arriskua inoiz baino errealagoa da.

Espainiak 2015ean gehienez % 4,2ko defizita izan behar zuen, baina, bankuen erreskatea kontuan izanda, % 5,1ekoa izan zuen.

2016an, aldiz, gehienez % 2,8ko defizita izan beharko luke, baina, iazko defizita kontuan izanda, ezinezkoa izango da helburu hori lortzea.

Portugal ere Espainiaren antzera dabil. Iaz % 4,4ko defizita izan zuen, eta gehienez ere % 2,8koa izan behar zuela esan zioten Bruselatik.

Pierre Moscovici Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako komisarioak gaur emango du Batzordearen erabakia modu formalean.

Isunaren gaia datorren asteartean Ekonomia eta Finantzen Batzordean eztabaidatuko dute azken erabakia hartzeko. Batzar horretan ministroek Batzordeak emandako txosten negatiboa aintzat hartzen badute, 20 eguneko epean isun bat jartzeko aukera zabalduko da. Kasurik txarrenean, 2.200 milioi euroko isuna jar liezaiokete Espainiari.

 

Hala ere, Valdis Dombrovskis komisarioak esan duenez, Euroganberak kontuan izango ditu azken urteotan Espainiak egin dituen ahalegin guztiak, eta, beraz, “diziplina fiskaleko” arauak “inteligentziaz” aplikatuko dituztela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Bruselaseko albisteak gaur Ekonomia Eguneko albisteak