Ekonomia -

Burtsa

Ibex35 maldan behera, bankuen erruz

Madrilgo burtsaren adierazle nagusiak % 4,55 galdu du, bankuen galeren (% 5) eraginez batez ere. Euroa 1,24 dolarrera jaitsi da, urteko maila baxuenera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo burtsako adierazle nagusiak, Ibex35ek, % 4,55 inguru galdu du eta 9.500 puntutan kokatu da 12:15erako, bankuen beherakadaren erruz batez ere, batez beste % 5eko galera izan dute eta.

Ordu horretan, Banco Santander % 6,12 ari zen galtzen, Banco Popular % 5,98, Bankinter % 5,45, BBVA % 5,43 eta Banco Sabadell % 4,02. Bestalde, Iberdrolak eta Repsol YPFk ere galerak izan dituzte, % 4,47 eta % 3,985 hurrenez hurren.

Ibex35ek % 1eko galera zuen burtsaren irekieran, baina ordu eta erdi geroago kotizazioak behera egin du nabarmen eta 10.000 puntuetatik urrundu da.

Beherakadak, arinagoak Europan gainerako estatuetan

Hori horrela, Europako gainerako burtsetan arinagoak izan dira galerak, Frankfurten % 1,34, Londresen % 1,89, Parisen % 2,83 eta Milanen % 3,58.

Euroa, gainbehera

Euroa 1,25 dolarreko mugatik behera erori da gaur Frankfurteko dibisen merkatuan, eta urteko maila baxuenera erori da, 1,24 dolarrera.

Zor publikoaren erosketa

Europako Banku Zentrala astelehenean hasi zen zor publikoa erosten, baina (oraindik baieztatzeke dauden informazio batzuen arabera) gaur bertan behera geratu dira erosketak Espainiaren eta Italiaren kasuan. Hori dela eta, bertako burtsek galera handiak izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea