Ekonomia -
Espainiako datuak
KPI % 1,1 igo da apirilean
Euskadiko prezioen igoera Espainiako batez bestekoaren bat dator eta Nafarroako prezioek, berriz, % 1 gora egin zuten.
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,1 hazi zen apirilean eta % 1,5 urtebetean, Espainiako Estatistika Institutuak ezagutzera eman dituen datuen arabera.
Urtebeteko tasa hori altuena da 2008ko abendutik.
Aurreko hilabeteko prezioen gorakadan eragin handiena izan zuten produktuak eta zerbitzuak honakoak izan ziren: jantziak eta oinetakoak (% 9,5), garraioa (% 1,5) eta etxebizitza (% 0,7).
Azpiko inflazioak -elikagaien eta energiaren prezio aldaketak aintzat hartzen ez dituena- hiru hamarren behera egin zuen eta 24 urtetetan, lehenengoz, zenbaki gorritan dago.
EAEko eta Nafarroako datuak
Euskadiko prezioen igoera Espainiako batez bestekoaren bat dator eta Nafarroako prezioak, berriz, % 1 gora egin zuten.
Urtebeteko indizeari dagokionez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan % 1,3 gora egin zuten prezioek eta Nafarroan, % 1,1.