Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Zapateroren 10 neurriak defizita murrizteko

Neurriak ostiralean onartuko ditu Ministroen Kontseiluak, eta berehala sartuko dira indarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- Sektore publikoaren langileen soldatak batez beste % 5 murriztuko dituzte 2010ean, eta 2011n guztiz izoztuko dituzte. Diru-sarreren araberako murrizketa proportzionala egingo dute.

- Gobernuko kideen soldatak % 15 murriztuko dituzte.

- Pentsioen igoera bertan behera geratuko da 2011n, kontribuziokoak eta gutxienekoak salbu.

- Jubilazio partzialetarako 140/2007 legean aurreikusitako aldi baterako erregimena kenduko dute.

- 2.500 euroko ''umetxo-txekea'' kenduko dute 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Tratamendu bakoitzerako behar diren botika kopurua egokituko dute. Ontzietako botikak banatu eta dosi bakarretan eman ahalko dira.

- 600 milioi eurotan murriztuko dute garapenera bideratutako diru-laguntza ofiziala 2010 eta 2011 urteen artean.

- Estatuko inbertsio publikoa 6.045 milioi eurotan murriztea aurreikusi dute 2010 eta 2011 urteen artean.

- Autonomia Erkidegoek eta tokian tokiko erakundeek 1.200 milioi euroko aurrezte gehigarria lortzea aurreikusi dute.

- Sei hilabetetan erabaki beharko dituzte mendekotasun eskakizunak eta ezingo dira atzera egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea