Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

931 lagunek egin dituzte euskarazko probak Nafarroan Hezkuntzarako

Larunbatean egin zituzten gaztelaniazko frogak, eta igandean izan dira euskarazkoak. Guztira, 2.058 lagun aurkeztu dira Nafarroako Gobernuak eskaini dituen 200 lanpostuetara.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.058 pertsona aurkeztu dira asteburuan egiten ari diren Nafarroako Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko azterketetara. Guztira, 200 lanpostu eskaini ditu Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Hezkuntza Sailak maisu-maistra espezialitateetan 2011tik egiten duen lehendabiziko deialdia da hau.

Atzo, larunbata, gaztelaniazko probak egin zituzten eta gaur euskarazkoen txanda izan da. Gaurko azterketak Ochoa de Olza, Iturrama eta Biurdana institutuetan egingo dituzte.

Gutxi gorabehera, deitutakoen % 75ek egin dituzte euskarazko probak eta gaztelerazkoen kasuan, berriz, % 55ek.

Euskarazko probei dagokienez, 1.031 pertsonak egingo dute azterketa espezialitate hauetan: 26k Entzumena eta Lengoaian, 197k Hezkuntza Fisikoan, 328k Euskeran, 70k Musikan, 210ek Pedagogia Terapeutikoan eta 200k Ingelesan.

Bestalde, 1.027 lagun aurkeztu ziren gaztelaniazko probetara: 279 Hezkuntza Fisikoan, 93 Entzumena eta Lengoaian, 125 Musikan eta 530 Pedagogia Terapeutikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Nafarroa Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Lan Eskaintzak Irakasleak