Ekonomia -
Burtsa
Ibex 35ek bere historiako hazkunde handiena gainditu du
Indizeak % 14,43 egin du gora, eta 2008ko urriaren 13an ezarri zuen marka historikoa (% 10,65) gainditu du.
Erredakzioa
Espainiako Burtsa-ren adierazle nagusiak, Ibex 35ek, % 14,43ko hazkunde historikoa izan du gaurko saioan, 10.000 puntuko (10.351,90 puntu) muga psikologikoa aise zeharkatuta, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak adostutako laguntzek konfiantza ekarri baitute merkatuetara.
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek euroguneko estatu kideak erreskatatzeko 500.000 milioi euroko funtsa sortzea adostu zuten atzo, eta ondorioz, erosleak operazio ugari egiten ari dira gaur.
Orain arte, 2008ko urriaren 13an ezarri zuen Ibexek bere aurreko hazkunde handiena, % 10,65 egin baitzuen gora egun horretan.
Hazkunde handiena Santanderrek izan du (%23,22). Ondoren honako baloreak zeuden: BBVA (% 22,03), Banco Popular (% 20,68), OHL (% 14,77), Mapfre (% 17,11), Bankinter (% 14,34), Iberdrola (% 14,31), Banco Sabadell (% 9,17), Repsol YPF (% 11,94), Telefonica (% 9,11) eta Banesto (% 10,21).
Europako gainerako merkatuetan ere hazkunde handiak izan dira:&' || 'nbsp;Milan (% 11,28); Euro Stoxx 50 (% 10,35); Paris, (% 9,66); Frankfurt, (% 5,3%), eta Londres, (% 5,16). Lisboak % 10,73 egin du gora eta Atenasek % 9,13.
Adituek esan dute gaurko hazkundeak ez direla "ohikoak", eta merkatuak Europar Batasunaren erreskate planarekin ados daudela erakusten dutela.
Ordu gutxitan, Ibex-35ek azken bost saioetan galdutako guztia berreskuratu du. Joan den astean, Espainiako burtsak bere aste txarrena izan zuen 2008ko urritik, % 14 egin baitzuen behera.