Ekonomia -

Datuak

Etxebizitzen salmentak % 48,3ko hazkundea izan du martxoan EAEn

Estatuan, hazkundea % 9koa izan da eta, otsaileko datuekin alderatuta, moderazio bat eman dela esan behar da, orduan hazkundea % 18koa izan baitzen, azken bi urteotako handiena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza salmentak EAEn % 48,3ko hazkundea izan zuen martxoan. 1.758 etxebizitza saldu ziren, Estatuko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Lurraldez-lurralde, azken urtean, Araban % 13,2koa izan da hazkundea (257 etxebizitza salduta); Gipuzkoan, % 25,6koa (504 etxebizitza salduta); eta Bizkaian, % 78,9koa (997 etxebizitza salduta).

Estatuari dagokionez, martxoan 37.561 etxebizitza saldu ziren, eta, beraz, 2009ko martxoarekin alderatuta, etxebizitza salmentak % 9 hazi dira eta urtea hasi zenetik emandako gorakako joerari eutsi dio.

INEk gaur zabaldutako datuak aintzat hartuta, urte-arteko hirugarren igoera da. Alabaina, otsailarekin alderatuta, moderazio bat eman da, izan ere, orduan hazkundea % 18koa izan zen, azken bi urteotako erregistrorik handiena.

Hazkunde horren arrazoi nagusia da erabilitako etxebizitzen salmentak % 25,1eko (19.212 saldu dira) igoera izan duela. Etxebizitza berrien salmentak, berriz, % 4ko beherakada izan du (18.349 saldu dira).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea