Ekonomia -

Bilera

Nazioarteko Diru Funtsak 5.500 milioi euro emango dizkio Greziari

Hiru urteko laguntza planeko lehenengo urterako adostutako 10.000 milioi euroko kopuruaren erdia baino gehiago jarriko du Greziaren eskutan Nazioarteko Diru Funtsak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak (FMI) iragarri duenez, hiru urteko laguntza planeko lehenengo urterako adostutako 10.000 milioi euroko kopurutik Greziari 5.500 milioi euro emango dizkiote.

"Greziari laguntzeko FMIk hartutako neurri indartsuak, Eurogunea egonkortzeko eta ekonomia globala berreskuratzeko aktibatutako nazioarteko esfortzuari laguntza emango dio", adierazi du Dominique Strauss-Kahn FMIko zuzendari nagusiak.

FMIk hiru urtean zehar 30.000 milioi euro Greziari ematea adostu du, Euroguneak eta Funtsak burututako erreskate planaren barruan (110.000 milioi euro guztira).

Neurria ira hiru orduz bilduta egon ostean adostu dute, Washingtonen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea