Ekonomia -
Burtsa
Ibex 35ek urteko aste okerrena izan du
Espainiak atzeraldi ekonomikoa gainditu arren, Ibexek urteko laugarren beherakada handiena (% 3,28) jasan du. Bigarren aste okerrena izan du 2008ko azarotik. Azken egunotan % 13,78 galdu du burtsak.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 3,28 egin du behera, urteko laugarren beherakada handiena, alegia; Ibex 35 9.500 puntuko marraz azpira jaitsi da, besteak beste, Greziako egoera zabaltzeko beldurrak nazioarteko merkatuek atzera egitea eragin duelako.
Ibex 35 indizeak 306,50 puntu (% 3,28) galdu ditu 9.046,10 puntuko mailaraino jaitsiz. 2008ko azarotik, bigarren aste okerrena izan da; burtsak % 13,78 egin du behera aste honetan eta urteko galeren maila % 24,24koa da.
Burtsako balio guztiek behera egin dute berriro: Iberdrolak (% -4,58), Repsolek (% -3,63), BBVAk eta Banco Santanderrek (% -3,75) eta Telefonicak (% -2,48).