Ekonomia -

Beste minimo bat

Ibexek porrota saihestu eta % 2,27 egin du behera

Greziaren egoerak eta Moody's-ek Portugali 'rating'a jaisteko aukerak urduritasuna zabaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35aren beherakada moteldu eta % 2,27 behera egin du saioaren itxieran, egunean zehar % 4ko galerak izan arren. Hala ere, Espainiako burtsa minimo berri bat izan du gaur eta 9.700 (9.635) puntuko marraz azpira jaitsi da.

Greziako egoera larria Espainiara hedatzeko beldurrak eta Moody''s kalifikazio agentziak Portugali egindako abisua (''rating'' jaitsi diezaiokeela) urduritasuna sortarazi dute gaurko saioan.

Espainiako burtsak beherakada jasaten duen hirugarren eguna da hau. Ibex 35aren beherakada Europako gainerako burtsena baino handiagoa izan da, Greziarena izan ezik, saioa % 3,91eko beherakadarekin bukatu duela. Lisboa (% -1,3), Londres (% -1,3), Paris (% -1,2) eta Frankfurt (% -0,7) hirietako burtsek behera egin dute ere.

Grifols (% 3,16), Telecinco (% 2,59), ArcelorMittal (% 2,92) eta Mapfre (% 0,09) enpresek soilik egin dute gora.

Gaierakoek behera egin dute; horien artean, Banco Popular (% -4,91), Banesto (% -3,73), BBVA (% -3,65), Bankinter (% -3,36), Banco Santander (% -2,50) eta Banco Sabadell (% -2,34).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea