Ekonomia -

Greziako krisia

Greziarako plana "handikoa eta zuzena", Espainiako Bankuaren ustez

Greziari gertatutakoa "ikasbidea" izan behar da, Miguel Angel Fernandez Ordoñezen aburuz. Angela Merkelen hitzetan, berriz, finantza sektorea arautu behar da espekulazioari aurre egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadorearen hitzetan, defizit publikoari aurre egiteko Greziako Gobernuaren egonkortasunerako plan fiskala "handikoa eta zuzena" da.

Euroguneko herriek eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari laguntzeko adostutako neurriek datorren astetik aurrea eragina izango dute merkatuetan, eta ondorioz, merkatuetako egoera "egonkorragoa" izango da, Fernandez Ordoñezen aburuz.

Euroguneko Ekonomia ministroek Greziari 110.000 milioi euroko diru-laguntza ematea adostu dute 2010 eta 2012 urteen bitarteko eperako. Horietatik 80.000 milioi euro euroguneak jarriko ditu.

"Finantza sektorea arautu behar da"

Angela Merkel Alemaiako kantzilerraren hitzetan, berriz, Greziako krisia "ikasbide" izan behar da eta finantza sektorea arautzeko mekanismoak sortu behar dira espekulazioari aurre egiteko. Egonkortasun Ituna betetzen dela ziurtatzeko kontrol tresnak sortu behar direla gaineratu du.

Datorren asteazkenean, euroguneko egonkortasuna bermatzeko legea Parlamentuan aurkeztuko duela iragarri du; jardunbide horrekin Greziari laguntzeko erreskate plana abian jartzen dute.

Zapatero eta Rajoy Greziaren laguntza aztertzeko bilduko dira

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea eta Mariano Rajoy PPko buruzagia Moncloa Jauregian bilduko dira datorren asteazkenean 10:00etan. Zapaterok eta Rajoyk Greziari laguntzeko Espainiaren diru-ekarpena aztertuko dute: euroguneak emango dituen 80.000 milioien % 12,24, hau da, 9.792 milioi euro. Laguntza pakete osoa 110.000 milioi eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea