Ekonomia -
Lan-gatazka
Unipapel enpresa hartzekodunen aurre-konkurtsoan dago
LABek ohartarazi du konpainiak ez duela bideragarritasun planik, ezta legeak ezartzen dituen gutxiengo kalte-ordainak emateko diru nahikorik ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Unipapel enpresa hartzekodunen aurre-konkurtsoan dagoela jakinarazi die Springwater inbertsio funtsak langileei.
Unipapelek hiru lantegi ditu: Adunan, Logroñon eta Madrilen. Guztira 329 behargin ditu eta horietako 109 kaleratzeko lan-erregulaziorako txostena aurkeztu du. Gainera, hiru fabrikak sei hilabetez ixteko asmoa dauka.
Langileen batzordea enpresako ordezkariekin bildu da gaur eta informazio zehatzagoa eskatu die.
Adunako lantegian bi ordezkari dituen LAB sindikatuak ohartarazi duenez, konpainiak ez du inolako bideragarritasun planik jarduerari eutsi ahal izateko, ezta legeak ezartzen dituen gutxiengo kalte-ordainak emateko diru nahikorik ere.
Hurrengo bilera ekainaren 1ean egingo dute, Logroñon; eta hirugarrena, Madrilen.