Ekonomia -
Balantzea
BBVAren etekinak hazi egin dira lehenengo hiruhilekoan
1.240 milioi euro garbi irabazi zituen martxora arte, iaz baino % 0,2 gehiago. Ekonomia adituek pentsatzen zutena baino emaitza hobeak lortu ditu.
Erredakzioa
BBVA taldeak 1.240 milioi euro garbi irabazi zituen 2010eko lehenengo hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 0,2 gehiago, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.
EFE albiste-agentziak kontsultatutako ekonomia adituek aurreikusitako irabaziak baino handiago dira banketxeak lortutako emaitzak.
BBVAren arabera, diru-sarrerak kostuak baino gehiago hazi zirelako eta negozio dibertsifikazioagatik lortu dituzte emaitzok.
BBVA taldearen berankortasun indizea mantendu egin zen lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteen aldean, abenduko % 4,3an geratu zen, baina aurreko urteko % 2,8tik gora iritsi da.