Ekonomia -

Krisia

Europar Batasunak laster erantzungo dio Greziari

Greziak laguntza ekonomiko bideratzeko mekanismoa martxan jartzea eskatu die bere bazkideei. 300.000 milioi euro inguruko zorra pilatu du eta % 13,6ko defizit publikoa du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) jada erantzun dio Yorgos Papandreu, Greziako lehen ministroaren eskakizunari. Papandreuk gaur aditzera eman duenez, "Greziak ezinbestean erreskate mekanismoa martxan jartzea eskatu behar du".

Amadeu Altafaj, EBko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak, laguntzarako data zehatzik eman ez duen arren, "laster" erantzungo dutela azpimarratu du, baina ez da hurrengo orduetan izango.

Greziako Gobernuak, beraz, EBko bere bazkideei elkarrekin eratutako laguntza ekonomia bideratzeko mekanismoa abian jartzeko eskatu die. Nazioarteko Diru Funtsak ere babesten du erreskate plan hori.

300.000 milioi euro inguruko zorra pilatu du eta % 13,6ko defizit publikoa du Greziak. Gauzak horrela, Yorgos Papaconstantinu Finantza Ministroa Washingtonera bidaiatuko da asteburu honetan, Nazioarteko Diru Funtsarekin 15.000 milioi euroko mailegu baten baldintzak negoziatzeko.

Aldi berean, euroguneko herrialdeek % 5eko interes-tasan 30.000 milioi euroko laguntza eskaini diote Greziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea