Ekonomia -
Atenasen
Erreskate plana abian jartzeko bilerak hasi dira Grezian
Erreskate planari buruzko lehen bilera egin dute Atenasen Greziako eta Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europar Batasunaren ordezkariak; bilera hau "erabakiorra" izan daiteke laguntza abian jartzeko.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsa, Europar Batasuna eta Europako Banku Zentraleko ordezkariak Grezian daude Gobernuarekin erreskate planari buruzko lehenengo bilera egiteko, eta nahi izanez gero, laguntzak abian jartzeko.
Europar Batasunaren laguntza onartzen duten jakiteko "erabakiorra" izan daiteke bilera hau. Joan den martxoan Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak batera aurkeztutako laguntza da hau.
Dena den, Alemanian, kolokan jarri dute erreskate plana lau akademikok, eta Auzitegi Konstituzionalera joko dute datorren astean; planak Europar Batasunaren arauak urratzen dituela diote.
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroaren hitzetan, erabakia atzeratu egin dute Greziako ekonomia eta merkatuetan konfidantza berreskuratzen ote den ikusteko.
Atenaseko zenbait ekonomilariren arabera, negoziazioak gutxienez bi aste luzatuko dira; izan ere, bi aste barru 9.000 milioi euroko kreditu baten epea betetzen da.
Euroguneko Ekonomia eta Finantzen ministroek Greziaren esku 30.000 milioi eurotan baloratutako errekurtso finantzariak jartzea adostu dute. Europako Banku Zentralak mailegu hauek ere finantzatuko ditu. % 5eko interesean.