Ekonomia -

Kutxabank

BBK Fundazioaren finantza egitasmoa onartu du Espainiako Bankuak

Albiste “oso positiboa” dela azaldu du BBKk; izan ere, “fundazioak Kutxabanken duen parte-hartzea mantentzearen alde egindako apustua baliozkotzat jo dute”.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK Fundazioak aurkeztutako Finantza Plana eta kudeaketa Protokoloa onartu ditu Espainiako Bankuak, Bizkaiko entitateak jakitera eman duenez.

Bi dokumentuak onartu dituela jakinarazi dio Espainiako Bankuak BBKri. Iragan azaroan bi agiriak aurkezteko betebeharra ezarri zuen Espainiako Bankuak zirkular batean.

Albiste “oso positiboa” dela azaldu du BBKk; izan ere, “fundazioak Kutxabanken duen parte-hartzea mantentzearen alde egindako apustua baliozkotzat jo dute”. Erreserba funts bat sortzeko betebeharra finkatu zuen Espainiako Bankuak zirkularrean. BBKren kasuan, 250 bat milioi euroko funtsa izan behar zen.

Bi agiri

Gutuna jaso ondoren, BBKren lehen pausoa kudeaketa eta finantza egitasmo eguneratuak bidaltzea izan zen. Espainiako Bankuak bi dokumentuak onartu ditu orain.

Azaroko zirkularrak aurrezki-kutxa zaharren (orain fundazioak) legea garatu zuen. Fundazioek finantza entitateetan parte-hartze txikia izan behar dutela arautzen du legeak, kutxek bankuak ez kontrolatzeko, Europak eskatu bezala.

Hala, banku baten % 50 baino gehiago duten fundazioek erreserba funts bat sortu behar dute. Ondorioz, BBK Fundazioari zuzenean eragiten dio horrek; izan ere, Kutxabanken % 57ko parte-hartzea du, Kutxak % 32 eta Vital Kutxak % 11.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak Ekonomia Gaurko azken ordukoa