Ekonomia -

PFEZ

Asteazken honetan hasi da errenta aitorpenaren kanpaina Gipuzkoan

200.000 autolikidazio proposamen bidaliko ditu Ogasunak, gaurtik hasita. Aurretiazko hitzordua apirilaren 15etik aurrera hartu ahalko da.

Errenta aitorpena
Errenta aitorpena
Errenta aitorpena

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan hasi da errenta aitorpenaren kanpaina Gipuzkoan, 200.000 autolikidazio proposamen baino gehiago bidalita. Kanpaina ekainaren 25ean bukatuko da.

Proposamenok Gipuzkoako Ogasun eta Finantza departamentuaren webgunean ere kontsultatu ahalko dira. Hortik aurrera, apirilaren 11tik ekainaren 25era dauka zergadunak zirriborroa onartzeko, eta bi modutara egin daiteke: 902 100 040 telefono zenbakira deituta edota webgunean onartuta. Bi kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta autolikidazio proposamenean agertzen den kodea behar dira.

Autolikidazio proposamenarekin ados ez daudenek hitzordua eskatu beharko dute apirilaren 19tik aurrera.

Proposamenik jasotzen ez dutenek apirilaren 15etik aurrera izango dute ordua hartzeko aukera.

Iaz  238.811 autolikidazio bidali zituen Ogasun sailak, eta gehientsuenak (213.444, % 89,4) onartu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Errenta aitorpena Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Gastu publikoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak