Ekonomia -
Martxoko datuak
982 langabe gehiago daude EAEn eta Nafarroan langabezia jaitsi da
% 0,72ko igoera horrek ez du Espainiako % 0,87ko batez bestekoa gainditzen. Guztira 138.125 langabe daude EAEn eta % 0,04 jaitsi da langabezia Nafarroan. Ia 13.000 langabe, 25 urtetik beherakoak dira.
Erredakzioa
982 langabe gehiago ditu Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), guztira 138.125 pertsona, iaz baino 17.035 gehiago. Nafarroan, aldiz, 17 langabe gutxiago daude (% 0,04), guztira 43.753 lagun, Lan eta Inmigrazioa Ministerioak aditzera eman duenez.
Langabeziak gora egin du Bizkaian % 1,17 (876 pertsona), guztira 76.000 langabe zeuden martxoan, 2009an baino 9.501 gehiago (% 14).
Gipuzkoari dagokionez, 216 langabe gehiago daude (% 0,52) eta 2009ko martxoko datuekin alderatuta, % 14, 67 egin du gora langabeziak (5.332 pertsona).
Azkenik, % 0,54 behera egin du langabeziak Araban, 110 langabe gutxiago, baina azken urtean langabe kopurua % 12 igo da, eta guztira, 20.444 pertsona langabezian daude.
EAEko 138.000 langabetuetako 69.221 gizonak dira eta 68.904 emakumeak, horietako 12.971, 25 urtetik beherakoak dira.
Martxoko 982 langabetuetako gehienak, guztira 414, eraikuntza sektorean lan egiten zuten. Estatuan, berriz, eraikuntza sektorea da sei hilabetetan, lehenengoz, igo den bakarra.
Estatuko datuei dagokionez, otsailean baino 35.988 langabe gehiago (% 0,87) daude, guztira 4.166.613 pertsona, 2009an baino % 15,57 gehiago. 1996tik jazo den igoera handiena da hori.