Ekonomia -

PETRONORREN EMAITZAK

Petronorrek 197,7 milioi euro irabazi ditu 2015ean

Euskal findegiak irabaziak izan ditu, bi urtez jarraian petrolioaren prezioak behera egin eta gero. 2014an, 131 milioi euroko galerak izan zituen.

Petronorreko irabazi gordinak 249,2 milioi eurokoak izan ziren 2015ean. Argazkia: EITB
Petronorreko irabazi gordinak 249,2 milioi eurokoak izan ziren 2015ean. Argazkia: EITB
Petronorreko irabazi gordinak 249,2 milioi eurokoak izan ziren 2015ean. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronor (Petróleos del Norte) konpainiak 197,7 milioi euro garbi irabazi zituen 2015ean. Muskizen (Bizkaia) findegia duen enpresak zabaldu duenez, atzean utzi ditu 2014ko eta 2013ko galerak, 65 milioi eta 87 milioi eurokoak.

Mozkin gordinak (zergak ordaindu aurretik) 249,2 milioi eurokoak izan ziren. 2014an, ostera, 115 milioi euroko galera gordinak izan ziren.

Findegiak bi urte zail igaro ditu, petrolioaren prezioak behera egin duelako. Ondorioz, 2014an 131 milioi euro galdu zituen.

Iaz, gordetako petrolioaren balioak behera egin zuen, eta Petronorrek  65,9 milioi euro galdu zituen. Hala ere, finketa jardunari eta egindako inbertsioei esker, joera hori irauli du. Halaber, 303,3 milioi euroko ustiapen emaitza lortu du.

Repsol (akzioen % 85,9) eta Kutxabank (akzioen % 14) dira gaur egun horren jabe nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Petronor Muskiz argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Petrolioa