Ekonomia -
Desadostasuna
Langabezia % 19,4ra igoko da 2010ean Espainiako Bankuaren ustez
Banketxeak 2011an ere % 19,7raino igoko dela espero du. Espainiako Gobernuak, aldiz, % 19an jarri du langaqbezia 2010ean eta % 18,4an 2011. urtean.
Erredakzioa
Espainiako Bankuak 2010. urtean langabezia % 19,4ra eta 2011an % 19,7ra igoko dela adierazi du. Aurreikuspen horiek ez datoz bat Espainiako Gobernuaren iritsiarekin. Exekutiboaren ustez, 2010. urtean langabezia % 19an izango da eta % 18,4an 2011an.
Gainera, Espainiako ekonomiako proiekzio txostenak gaur iragarri duenez, ez dira lanpostuak "azkeneko hiruhilekoan" besterik ez dira sortuko.
Gobernuaren arabera, aldiz, 2010eko amaieran eta 2011ko hasieran hasiko dira lehenengo lanpostuak sortzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea