Ekonomia -
Kongresuan
Enpresen blindatzeari buruzko eztabaida apirilean egingo dute
EAJk eztabaida atzeratzea eskatu dio Kongresuko Ekonomia Batzordeari. Azkenean, apirilaren 6an egingo dute.
Erredakzioa
Enpresa batzuek boto-eskubidean dituzten murrizketen inguruko eztabaida apirilera atzeratzea erabaki du Espainiako Kongresuko Ekonomia Batzordeak. Datorren hilabeteko 6an egingo dute, Euskal Taldeak horrela eskatuta.
Orain arte, Ibedrola, Telefónica edo Repsol bezalako enpresen estatutuetan zehazten denez, akziodun bakoitzak edo talde bereko elkarteek mugatuta dute eman dezaketen boto kopurua.
Zehazki, akziodun bakoitzaren botoak % 10eko muga dauka eta muga hori izan daiteke gainditu akzio kopuruaren tamaina dena delakoa izan arren.
CiUren proposamena atsegin ez duela ohartarazi du Pedro Azpiazu EAJko bozeramaileak eta "Florentino zuzenketaren mamiak" (Florentino Perez ACSko presidenteari erreferentzia eginez) eztabaida atzeratzea justifikatzen duela erantsi du.
Zentzu horretan, zuzenketa sozialista zuzentzeko proposamena mantentzen du EAJk, OPA baten bidez "kanpoko" akziodun batek konpainiako kapitalaren % 75arekin egiten denean soilik blindatzeen debekua aplikatzeko.