Ekonomia -

Bozketa

Senatuak onartu egin ditu BEZa ez igotzeko PPren eta BNGren mozioak

PPk mendekua hartu du, iragan astean Diputatuen Kongresuak antzeko ekimen bat atzera bota ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPren eta BNGren mozioak onartu ditu gaur Senatuak Osoko Bilkuran, Espainiako Gobernuari BEZren igoeraatzeratzeko eskatuz. Igoera uztailaren 1etik jarriko da martxan.

PPk mendekua hartu du gaur, iragan astean Diputatuen Kongresuak antzeko ekimen bat atzera bota ostean.

Hala ere, gaur PPren proposamenak aldeko 130 boto jaso ditu eta 126 kontra.

BNGren kasuan, babesa handiagoa izan da, izan ere, 137 boto jaso ditu alde, 118 aurka eta abstentzio bakarra.

PPren mozioa Jose Manuel Barreiro senatariak defendatu du eta BEZren igoeraren kontra kalean den "aldarria" Senatura ekarri dutela azpimarratu du.

Bestalde, igoera aplikatzeko unerik egokiena ez dela uste du Jose Manuel Perez Bouza BNGko senatariak, susperraldia atzeratuko duelako eta "bidegabea" delako, izan ere, herritar guztiei eragingo die errenta kontuan izan gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea