Ekonomia -

Foru langileak

Arabako funtzionarioek hilabeteon jasoko dute 2012ko aparteko soldata

% 50a jasotzea falta zitzaien, eta urtarrileko nominan kobratuko dute.

RADIO VITORIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Aldundiak hilabeteon bukatuko du Espainiako Gobernuak duela hiru urte kendutako Gabonetako aparteko soldata itzultzeko prozesua.

Hori horrela, foru langileek (Gizarte Ongizateko Institutuarenak eta Gazteria Institutuarenak barne) urtarrileko nominan jasoko dute kobratzeko falta zitzaien % %50a. Gainerakoa iaz eman zieten.

Aparteko soldata jasotzeko zain daudenak Eusko Jaurlaritzako funtzionarioak dira oraindik. Apirilean % 25a jaso zuten, eta Lakuaren asmoa da beste % 75a aurten ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Funtzionarioak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa