Ekonomia -

KPI

Prezioek %0,3 egin dute behera EAEn eta Nafarroan

Prezioak EAEn eta Nafarroan jaitsi dira gehien, Espainian (%0,2) baino hamarren bat gehiago egin dutelako behera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,2 behera egin du Estatu Espainiarrean eta urtebeteko tasa %0,8koa izan da, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera.

Kantabrian (% 0,4) eta Gaztela-Mantxan (% 0,3%) prezioak bereziki jaitsi diren bitartean, Andaluzian Aragoin, Extremaduran, Madrilen, Murtzian, Zeutan y Errioxan hamarren bat soilik egin dute behera.

Urtebeteko tasari dagokionez, prezioek autonomia erkidego guztietan egin zuten gora; baina batez ere Katalunian (% 1,2), Balearretan (% 1); eta Aragoin, Kantabrian, Galizian eta Madrilen % 0,9. Kanarietan prezioak mantendu dira.

% 0,3ko jaitsiera EAEn eta Nafarroan

Kontsumo Prezioen Indizeak % 0,3 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, aurreko hilabetean.

Nabarmena da Nafarroan eta Errioxan urtebeteko tasarik baxuena eman da, biak % 0,6ko igoerarekin. EAEn prezioek % 0,8 egin zuten gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea