Ekonomia -
Bizkaia
10.000 'bonu denda' saldu dituzte hiru egunetan
Ekimen honen baitan 15.000 bonu salgai jarri dituzte 40 euroko salneurrian. Hala, urtarrilak 30era arte bonuak erosteko aukera izango dute kontsumitzaileek.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko saltokietan erosteko 10.000 bonu bereganatu dituzte kontsumitzaileek, iragan ostiralean ‘bonu denda’ kanpainaren edizio berri bat hasi zenetik. Helburua lurraldeko dendetan kontsumoa bultzatzea da.
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, kanpainaren lehen egunean 5.989 bonu igorri zituzten.
Ekimen honen baitan 15.000 bonu salgai jarri dituzte 40 euroko salneurrian. Urtarrilak 30era arte bonuak erosteko aukera izango dute kontsumitzaileek. 50 euroko erosketa egiteko aukera ematen die bonuak kontsumitzaileei.
Hiriko, herriko eta gertuko saltokietan kontsumoa bultzatu nahi du ‘bonu dendak’. Hala, hamar langile baino gutxiago dituzten denda txikietara bideratu dute.