Ekonomia -

Iraila

% 24,5 hipoteka berri gehiago EAEn; Nafarroan, aldiz, % 0,5 gutxiago

Euskadin 1.356 mailegu eman zituzten eta Foru Erkidegoan 373 bakarrik. Espainian 23.828 hipoteka berri eman zituzten etxebizitzak erosteko, duela urtebete baino % 20,2 gehiago.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzak erosteko hipoteka berrien sinadurak % 24,6 gora egin zuen Euskadin, irailean, 2014ko hilabete berdinarekin alderatuta. 1.356 mailegu eman dituzte EAEn. Nafarroan, ostera, etxebizitzen erosketak pixka bat behera egin zuen (- % 0,5). Horrela, 373 hipoteka berri soilik sinatu zituzten Foru Erkidegoan.

Abuztuko datuekin alderatuta, hipotekek % 27,6 gora egin zuten Euskadin, Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera.

Gainera, etxebizitza erosteko mailegatu duten kapital kopuruak % 39,5 gora egun zuen irailean. Guztira, 176,1 milioi euro bideratu zituzten. Honenbestez, sinatutako hipoteka bakoitza batez beste 129.894 eurokoa izan zen Euskadin.

Bestalde, Espainian 23.828 mailegu berri eman zituzten etxebizitzak erosteko, duela urtebete baino % 20,2 gehiago. Gorakada handienak Balear Uharteetan (% 74), Katalunian (% 34,3) eta Kantabrian (% 33) gertatu ziren. Euskadi bosgarren erkidego autonomoa izan da zerrenda horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hipotekak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak