Ekonomia -

Energia

Abengoak hartzekodunen aurrekonkurtsoa eskatuko du

Gestampek kapitalaren % 28 erosteko akordioa hautsi ostean hartu du erabakia. 8.900 milioiko zorra duenez, Espainiako Estatuaren historiako konkurtso handiena izango litzateke.

Abengoa. Argazkia: EITB
Abengoa. Argazkia: EITB
Abengoa. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abengoak hartzekodunen aurrekonkurtsoa eskatuko du, Gonvarri korporazioak, Gestamp taldearen filialak, kapitalaren % 28 erosteko akordioa hautsi ostean. 350 milioi euro sartzeko asmoa zuen korporazioak, baina ez du hala egingo, akordioaren baldintzak bete ez direlakoan.

Horixe jakinarazi dio konpainia sevillarrak Balore Merkatuen Batzorde Nazionalari.

"Konpainiak hartzekodunekin negoziatzen jarraituko du bideragarritasuna bermatuko duen akordioa lortzeko asmoz", azpimarratu du.

Konkurtso Legeak babesten duen aukera bat da hartzekodunen aurrekonkurtsoarena. Horri esker, enpresak kaudimen gabezia jakinaraziko dio epaileari, eta lau hilabeteko epea du zorra berregituratzeko akordioa lortu eta konkurtsoa saihesteko.

Prozesu horrekin, Espainiaren historiako konkurtso handiena saihestu nahi du konpainia sevillarrak. Izan ere, Abengoak 8.903 milioi euroko zorra du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa