Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da makina batek harrapatuta Bilboko Portuan

Ezbeharra 08:20 aldera gertatu da, makina batek, NATOren ontzi batean, gizona aurrean eraman duenean.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko langile bat hil da gaur goizean Bilboko Portuan. Bilboestiba enpresako langilea zen, biharko 24 orduko lanuztea deitu duen ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

Abanto-Zierbenako langilea makina batek harrapatuta hil da.

Bergé konpainian ari zen lanean, Britannia Seaways ferrya kargatzen. LABen esanetan, NATOren ontzia da, eta Bardean izandako maniobra militarretan parte hartu duten ibilgailuak eta edukiontziak eta militar ugari jasotzen ari zen.

ELAk babesa eta elkartasuna erakutsi die biktimaren senide eta lagunei, eta ikerketa “berehala” abiatzeko eskatu du, ardurak argitzeko.

Sindikatuaren arabera, prebentzioko ordezkariek ohartarazita zuten langilea harrapatu duen makina “egoera txarrean” zegoela, irregulartasunak “identifikatuta baina konpondu gabe” baitzituen.

Bilbaoestibak atsekabea agertu du, doluminak helarazi dizkie biktimaren senide, lagun eta lankideei, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatuko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Santurtzi argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Lana berriak Eguneko albisteak