Ekonomia -
Abuztuko datuak
Hipoteka kopurua % 23,5 eta % 36,5 hazi da EAEn eta Nafarroan abuztuan
Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak erosteko 1.063 hipoteka berri sinatu dira abuztuan, eta Nafarroan, berriz, 277.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxebizitzak erosteko hipoteka kopuruak % 36,5 eta % 23,5 egin zuen gora, hurrenez hurren, Nafarroan -277 hipoteka- eta Euskal Autonomia Erkidegoan -1.063 hipoteka- abuztuan, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, abuztuan uztailean baino % 3,8 hipoteka gutxiago sinatu dira EAEn, eta % 18,8 gutxiago, Nafarroan.
Maileguan utzitako diru kopuruari dagokionez, Nafarroan 27,63 milioi euro utzi dira maileguan; 2014ko abuztuan baino % 37,1 gutxiago eta 2015eko uztailean baino % 13,4 gutxiago. EAEn, berriz, iazko abuztuan baino % 24,7 gehiago utzi dute maileguan finantza erakundeek, baina 2015eko uztailean baino % 10,2 gutxiago.
Bestalde, Espainiako Estatuan hipoteken hazkundea % 25,8koa izan da abuztuan, aurreko urteko abuztuko datuekin alderatuta. Guztira, etxebizitzak erosteko 19.272 hipoteka sinatu dira eta 2.010 milioi euro mailegatu dira abuztuan.