Ekonomia -

Argindarraren faktura

Espainia, 2008tik argindarra gehien garestitu duen EBko estatua

Argindarra % 52 garestitu da azken sei urteetan, Europar Batasuneko batez bestea baino bi aldiz gehiago.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioa % 52 garestitu da Espainian 2008tik 2014ra, hau da, 81 euro MWh bakoitzeko. Europar Batasunean, 42 eurokoa izan da batez besteko igoera.

David Robinson argindarraren sektoreko adituak egindako ikerketa baten arabera, Espainia argindar garestiena duen laugarren estatu kidea da Europar Batasunean (aurrean Danimarka, Alemania eta Irlanda daude), eta azken seietan prezioa gehien igo duena.

Industriarentzat ere garestitu da argindarra, baina kontsumitzaileentzat baino gutxiago: % 9 enpresa ertainentzat, eta % 7 handientzat.

"Gobernuaren erabakiek kontsumitzaileei eragin die, industriari baino gehiago. Kontsumitzaile txikienak dira zigortuenak", ohartarazi du Robinsonek.

Aditu horren arabera, Estatuak energiaren sektorean ezarritako zergen eta tasen ondorioz garestitu da horrenbeste argindarra. Hain zuzen ere, igoeraren % 73 da horren ondorio.

Prezioa murrizteko, zerga eta tasa horiek Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez ordaintzea proposatu du adituak, argindarraren fakturaren bitartez egin baino gehiago.

Halaber, energia berriztagarriaren sektoreari emandako diru-laguntzak ere Aurrekontuen bidez bideratzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ekonomia albisteak Eguneko albisteak