Ekonomia -

Nafarroako Itun Ekonomikoa

Barkos: 'Itun ekonomikoa pribilegio gisa marraztea lotsagabekeria da'

Foru Erkidegoko presidenteak nabarmendu duenez, Nafarroako Itun Ekonomikoa 'eredu bikaina' da beste erkidegoentzat, 'guztiz bideragarria' delako.

Nafarroako Itun Ekonomikoa beste erkidegoentzat 'eredu bikaina' dela esan du Barkosek.

Barkos: 'Kontzertua beste erkidego batzuetara esportatu liteke'

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Itun Ekonomikoa defendatu du, "guztiz bideragarria" dela esanaz. Horren hitzetan, Foru Erkidegokoa "eredu bikaina" da beste erkidego batzuentzat.

Barkosen iritzian, Nafarroako Itun Ekonomikoa eta EAEko Kontzertu Ekonomikoa bertan behera uzteak, ez lituzke Espainiako Gobernuaren "tentsioak" murriztuko. Beraz, gai horrekin "demagogia" egitea egotzi die hainbat buruzagi politikori.

"Nafarroako Ituna pribilegio anakronikoa dela esatea lotsagabekeria da", esan du, Europa Press agentziak antolatutako gosari-informatiboan, Madrilen.

Nafarroako gobernuburuak zehaztu duenez, aurten Nafarroak 590 milioi euro emango dizkio Espainiako Gobernuari, Foru Erkidegoaren aurrekontuaren % 18.

"Hitzarmena bertan behera uzteak Espainiako Barne Produktu Gordinean eragina izango lukeen?,  Estatuaren eta erregimen orokorrera atxikita dauden erkidegoen arteko tentsioak amaituko liratekeen? Ez, argi dago ezetz. Tentsio horien arrazoitzat ustezko pribilegio hau jotzea, ardurak desbideratzea da", esan du.

Eredua

Barkosen hitzetan, "arduraz jokatzea" eskatzen du Hitzarmen Ekonomikoak, araudiak ezartzen dituen muga fiskalak errespetatu behar direlako. Presidentearen irudikoz, eredu bikaina da, besteak beste, Kataluniarentzat .

Nafarroako gobernuburuaren arabera, Estatuaren ekonomiarentzat bideragarria litzake erabat Kataluniaren neurriko erkidego batek Nafarroaren edota EAEren antzeko erregimena izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertu Ekonomikoa Albisteak Nafarroa Uxue Barkos albisteak