Ekonomia -

Frantzia

Air Franceko sei langile atxilotu dituzte iragan asteko erasoagatik

Sei beharginak sindikatuetako kideak dira. Atxiloketak aldi berean egin dituzte Seine-et-Marne, Val-d'Oise, Yvelines eta Aisnen. Hamar salaketa aurkeztu dituzte iragan asteleheneko istiluengatik.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Air Franceko langileek zuzendaritzako kideei eraso egin diete

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air France konpainiako sei langile atxilotu dituzte gaur, iragan astean airelineako zuzendaritzako kideei egindako erasoagatik, Europe 1 irratiak jakitera eman duenez. 2.900 lanpostu deuseztatzeko egitasmoak eztabaidatzeko bildu ziren.

Atxiloketak aldi berean egin dituzte Seine-et-Marne, Val-d'Oise, Yvelines eta Aisnen, Paris inguruan, 06:00ak aldera. Operazioan ez da istilurik izan.

Atxilotutako sei beharginak sindikatuetako kideak dira eta lurrean lan egiten dute. Erasoaren bideoak aztertu eta identifikatu dituzte.

Europe 1 irratiaren arabera, besteak beste, Xavier Broseta Giza Baliabideen zuzendariari egindako erasoaren arduradun nagusiak direla uste du Frantziako Poliziak. Brosetaren irudiak, alkandorarik gabe, hesi baten gainetik salto egiten, munduari bira eman zion.

Guztira, hamar salaketa aurkeztu dituzte iragan asteleheneko istiluengatik. Konpainiak berak bat aurkeztu du, eta zuzendariek beste hiru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak