Ekonomia -
Akordioa Iberdrolarekin
Argindarra eta gasa ordaintzeko laguntzak emango ditu Bilboko Udalak
Era berean, Iberdrolak ez die bezeroei hornidura etengo Udalak laguntza ekonomiko hori kudeatzen duen bitartean, eta hornidura jada kendu den kasuetan, berehala berrezarriko du.
Endika Etxaide | ETB
Bilbon bizi eta egoera ekonomiko larrian dauden bizilagunek gasa eta elektrizitatea bermatuta edukiko dute Bilboko Udalaren eta Iberdrolaren arteko hitzarmenari esker.
Bilboko Udalaren eta Iberdrolaren arteko hitzarmenak ahultasun egoeran dauden bezeroak babestea du helburu. Argindarra edota gasa ordaindu ezin duten familiei, Bilboko Udalak laguntza ekonomiko bat emango die faktura horiei aurre egiteko.
Gizarte Zerbitzuen bitartez, Udalak berak aukeratuko du zeini eman laguntza.
Era berean, Iberdrolak ez die bezeroei hornidura etengo Udalak laguntza ekonomiko hori kudeatzen duen bitartean, eta hornidura jada kendu den kasuetan, berehala berrezarriko du.
Neurri horren onuradun izateko, beharrezkoa da Iberdrolaren bezero izatea, eta Bilbon erroldatua egotea. Guztira, 6.000 bat familia inguru izan daitezke onuradun.
Akordio horiek egun gutxi barru ixtea espero dute. Bilboko Udalarekin egindako hitzarmenak urtebeteko iraupena du, urtero berritzeko aukerarekin.