Ekonomia -

Lan-gatazka

Eraso egin diete Air Francen kaleratzeak iragarri dituzten zuzendariei

Aerolineako langileak enpresaren egoitzan sartu dira eta eraso egin diete 2.900 kaleratze, historiako lehenak, iragartzen ari ziren Zuzendaritzako kideei.

Air Franceko zuzendaritzako kideak, ihes egiten. Argazkia: EiTB
Air Franceko zuzendaritzako kideak, ihes egiten.
Air Franceko zuzendaritzako kideak, ihesi, alkandorarik gabe

0:43

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air France aire konpainia frantziarreko dozenaka langile enpresaren egoitzan sartu dira eta zuzendaritzako kideei eraso egin diete, konpainiaren historiako lehenengo kaleratzeak iragartzen ari zirenean. 2.900 langile kaleratzeko plan bat ari ziren aurkezten.

Frederic Gaget Air Francen presidenteak egoitzatik ihes egitea lortu du ekitaldia amaitu aurretik, langileak sartu direla ikusita. Hala, langileek Xavier Broseta giza-baliabideen zuzendarien kontra jo dute, eta alkandora kendu diote indarrez.

Aire konpainiako sindikatuek lanuzteak zituzten deituak gaurko, baina ez dute ia eraginik izan hegaldien joan-etorrietan. Era berean, manifestazioa egin dute Air Franceren egoitzaren atarian, Roissy-Charles de Gaulle aireportutik gertu.

Egoitzaren barruan bilera egin du Enpresa Batzordeak, 2.900 kaleratze aurreikusten dituen egitasmoa azaldu diete Zuzendaritzako kideek langileen ordezkariei.

Orduan, azalpen horiek ematen ari ziren bitartean, protestariek segurtasun hesia gainditzea lortu dute, eta istilu larriak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak