Ekonomia -

Turismoa

Turisten kopurua % 10 hazi da Donostian, udan

Turisten % 54 atzerritarrak izan dira, eta % 46, Espainiako Estatukoak.

Kontxako hondartza. EFE
Kontxako hondartza. EFE
Kontxako hondartza. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian gaua eman duten turisten kopurua % 9,98 hazi da uda honetan. Gainera, opor garaietatik kanpoko turismoak ere gora egin du, urtarriletik abuztura % 11,46 igo baita, iazko datuekin alderatuta.

Ernesto Gasco Turismo zinegotziak eta Manu Narvaez Donostia Turismo erakundeko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute, eta horretan, nazioarteko turistak erakartzea "helburuetako bat" zela azaldu dute.

2013tik, Donostian gaua pasatzen duten turista atzerritarrak Espainiako Estatukoak baino gehiago dira. Aurten, adibidez, % 54 izan dira atzerritarrak, eta % 46, Estatukoak.

Turistek Donostian erabilitako garraio motari dagokionez, % 57k autoaren alde egin dute. Bitxikeri bat: Gipuzkoako hiriburura oinez heldu direnak hegazkinez egin dutenak baino gehiago izan dira, Done Jakue Bideko erromesak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 berriak EAE albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak