Ekonomia -

Sestao (Bizkaia)

'Texelstroom' ferrya uretaratu dute La Naval ontziolan

Gas naturala erregai bezala erabili ahal izango duen ferryetako bat izango da. Texelstroom ontziak 1.750 pertsona eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu.

'Texelstroom' ferrya Sestaoko Navalen. Argazkia: EFE
'Texelstroom' ferrya Sestaoko Navalen. Argazkia: EFE
'Texelstroom', La Naval ontziolak egin duen lehen ferrya

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Texelstroom ferrya uretaratu dute arratsaldean, La Navalen. Ontzia Royal N.V. Texels Eigen Stoomboot Onderneming (TESO) Herbeheretako konpainiarentzat eraikitzen ari dira.

Gas naturala erregai gisa erabili ahal izango duen ferryetako bat izango da. Ontziak gasa presio altuan gordeko du argindarra sortzeko. Motor elektrikoek argindarra behar dute ontzia bultzatzeko.

Texelstroom La Navalek ekoizten duen aurreneko ferrya da. Honenbestez, ontzi mota horien merkatuan muturra sartu du Bizkaiko ontziolak. Dagoeneko 344 ontzi ekoitzi ditu Sestaoko ontziolak.

Besteak beste, Cees de Waal TESOko zuzendari nagusia eta Kiran de Waal-Sukhai haren emaztea (ekitaldiko amabitxia izan da eta botila ontziaren aurka jaurti du), Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburua ekitaldian izan dira.

1.750 pertsona

Texelstroom ontziak 1.750 pertsona eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu. Ontzia guztiz bukatzeko 600.000 lanordu baino gehiago beharko dituzte ia bi urtetan.

Uretaratu eta kaian amaitu ondoren, urte bukaeran itsasoan frogak gainditu beharko ditu ontziak, eta armadoreari 2016ko hasieran ematea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaiko albisteak Lana albisteak Ekonomia albisteak La Naval ontziola itxiera