Ekonomia -
Protestak
Aire-kontrolatzaileek lanuzteak egingo dituzte ekainean
Enaire enpresak 61 kontrolatzaile zigortu zituen 2010ean, aire-espazioa geratzeagatik, eta lanuzteak deitu dituzte erabaki horren aurka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aire-zirkulazioko kontrolatzaileek lanuzte partzialak iragarri dituzte ekainaren 8, 10, 12 eta 14rako. Enaire enpresak 61 kontrolatzaile zigortu zituen 2010ean, aire-espazioa geratzeagatik, eta lanuzteak deitu dituzte erabaki horren aurka.
Aire-kontrolatzaileen sindikatua, USCA, 2010ean ezarritako zigorren aurka agertu da. “Lekuz kanpo daude”, adierazi dute agerraldi batean. Horrez gain, kontrolatzaileen eta Sustapen Ministerioaren arteko harremanetan “oztopo” izango direla aurreratu dute.
Atzo, USCA sindikatuaren batzarra lanuzteak egitearen alde agertu zen. Kontrolatzaileen % 81ek alde bozkatu zuten bilera horretan.
61 aire-kontrolatzaileri hilabete bateko soldata kentzea erabaki zuten 2010ean, baina zigorra datorren urtean bete behar dute. Beste biek dagoeneko bete dute zigorra.