Ekonomia -

Balantzea

BBVAk emaitzak bikoiztu ditu urteko lehen hiruhilekoan

Emaitza horietan pisu handia izan du Txinako CNCB banketxearen salmentak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 1.536 milioi euroko etekin garbia izan du urteko lehen hiruhilekoan, iazko epe barean baino % 146 gehiago. Izan ere, 2014ko lehen hiruhilekoan 624 milioi irabazi zituen. Emaitza horietan pisu handia izan du Txinako CNCB banketxearen salmentak.

Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, salmenta horri esker lortutako gainbalio horiek kenduta, BBVAk % 52,8ko hazkundea izango luke aurtengo lehen hiruhilekoan (953 milioi euro). Diru-sarreren bizitasuna eta kostuen gainean egindako kontrola izan dira gorakada lortzeko arrazoi nagusiak.

Talde horrek emandako kredituak % 7 egin du gora martxora bitartean (374.873 milioi euro). Gordailuek % 9,6ko gorakada izan dute urteko lehen hiruhilekoan, 339.675 milioi eurorekin.

Berankortasun tasak puntu bat egin du behera eta % 5,6an kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA berriak