Ekonomia -
Estatistika datuak
Otsailean iaz baino % 59,9 hipoteka gehiago sinatu ziren EAEn
Nafarroan, berriz, behera egin zuen etxebizitza erosteko hipoteken kopuruak, % 20.
Agentziak | Erredakzioa
Estatuko Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera, etxebizitza erostera bideratutako hipoteka berrien kopurua nabarmen hazi da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2014ko hilabete bereko datuekin alderatuta; % 59,9, hain zuzen. Nafarroan, aldiz, behera egin du kopuruak; % 20, zehatz esateko.
Guztira, 1.668 hipoteka sinatu dira otsailean EAEn, eta nabarmen gutxiago (276), Nafarroan. Hipoteken batez besteko zenbatekoa 214.281 eurokoa da Euskadin (iazko otsailean baino % 75 gehiago) eta 28.118 eurokoa, Nafarroan (% 24,7 gutxiago).
Estatuan, hipoteken kopuruak gora egin zuen otsailean (21.298 izenpetu ziren), eta urte arteko aldea % 29,2koa da. Etxebizitza erosteko batez beste eskatutako hipoteken kopurua 109.486 eurokoa da; 2014ko hilabete berean baino % 6,1 gehiago.