Ekonomia -

Lan-gatazka

Osakidetzako gutxieneko zerbitzuak greba-egunetarako

Sindikatuek egun osoko greba-egunak deitu dituzte ostegun eta ostiral hauetarako.

Ospitaleek jaiegunetako antolakuntza izango dute. EiTB
Ospitaleek jaiegunetako antolakuntza izango dute. EiTB
Osakidetzako 30.000 langile, grebara deituta

01:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ospitaleek jaiegunetan eman ohi dituzten zerbitzuak emango dituzte Osakidetzako sindikatuek (CCOO, UGT, ELA, LAB, ESK, SATSE, SME eta FFHE) ostegunerako eta ostiralerako deitutako greba-egunetan. Gainera, lehen arretako zentroek larunbat batean bezala egingo dute lan.

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak sinatutako gutxieneko zerbitzuen arabera, Osakidetzako ospitaleetan jaiegunetako langile kopuru berbera izango dute, eta senda-agiriak eman ahalko dituzte. Dialisi zerbitzuak, tratamendu onkologikoak eta atzeratu ezin direnak ere mantenduko dituzte.

Lehen arretako zentroetan, larunbatetan izan ohi dituzten zerbitzuak eta ordutegiak izango dituzte.

Larrialdi zerbitzuetan eta Arreta Etengabeko Puntuetan % 100ean izango dira lanean, eta langileen erdiak arituko dira lanean telefono-deiak artatzeko zerbitzuan.

Gutxieneko zerbitzuak grebarekin bat egingo ez duten langileekin beteko dituzte. Hala ere, lanpostu guztiak betetzeko langile nahikorik ez badago, Osakidetzak beharrezkoak direnei eskatuko die lan egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa